XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gogoratu zenbait konposatu kimikok ez dutela molekularik eratzen, substantzia ionikoek adibidez.

Kasu horietan, konposatuaren formula molekula baten adierazpena bailitzan kontsideratzen da.

Esate baterako, sodio kloruroak, izatez, ez du molekularik, baina beraren masa molekularra =nAc=l formuladun molekulak baileuden kalkulatuko dugu.

2. Kontsulta ezazu Taula Periodikoa eta kalkula itzazu honako substantzia hauen masa molekularrak: nitrogenoa, Nsub2; fosforoa, Pampsub4;; sodio kloruroa, =nAc=l; aluminio oxidoa, Alsub2Oampsub3;; kaltzio karbonatoa, =cAc=Oampsub3;.

3. Ondoko substantzien formulak idatzi: sodio hidroxidoa, potasio nitratoa, burdina (III) hidroxidoa eta kobre (II) sulfatoa.

-Bakoitzaren masa molekularra kalkulatu.

Atomoak eta molekulak zenbatzeko unitatea

Sarri, kimikariek jakin behar izaten dute, transformazio kimiko konkretu bat burutzeko zenbat atomo edo molekula behar dituzten.

Ikus dezagun nola zenbatzen dituzten kimikariek partikula horien kopuruak.

Uste izatekoa denez, atomoak eta molekulak partikula oso-oso txikiak dira eta, ondorioz, edozein substantziaren gramo gutxitan daudenen kopurua izugarri handia da.

Horregatik, milioika zenbatzea ere ez da praktikoa.

Kimikariek mol izeneko unitatea erabili ohi dute horretarako.

Atomo edo molekularen mol bat horrelakoen milioika milioi askoren baliokidea da.

Edozein substantziaren mol batean dagoen atomo-kopurua, 12 /6C karbonoaren 0,012 kg-tan dagoen atomo-kopuru berbera da.

Baina, zenbat atomo daude 0,012 kg karbonotan? Erantzuna, itzelezko zenbakia da: 602 000 000 000 000 000 000 000.

Idazkera zientifikoan, zenbaki hori era honetan idatziko dugu: 6,02 . 10ampsup23;.

Zenbaki honi Avogadroren zenbakia deritzo, Amadeo Avogadro (1776-1856) italiar fisikari ospetsuaren ohoretan.

Mol kontzeptuaren definiziotik honako hau ondoriozta dezakegu:

-Edozein elementuren atomo-mol batek 6,02 - 10ampsup23; atomo ditu.

Esate baterako, oxigenoaren atomo-mol batek 6,02 - 10ampsup23; atomo ditu.

-Edozein elementu edo konposaturen molekula-mol batek 6,02 - 10ampsup23; molekula ditu.

Adibidez, uraren molekula-mol batek 6,02 - 10ampsup23; molekula ditu.

Oso handia ote da Avogadroren zenbakia?

Dirudienez, unibertsoaren adina 15 - 10ampsup9; urte ingurukoa da, hau da, 5 - 10ampsup17; segundo; izan ere, urte bakoitzak 365 - 24 - 60 - 60 segundo baititu.

Hori horrela, imajina ezazu unibertsoaren hasiera markatu zuen Big Bang deritzon leherketa handian norbait egon, eta une hartan bere eskuetan 12 gramo karbono izan zituela, eta oso pintza finen laguntzaz, karbono-atomo guztiak bereizten hasi zela banan-banan, hau da, 6,023 - 1023 atomo bereizten hasi zela.

Pertsona hark karbono-atomo bakoitza bereizteko segundo bat behar zuela suposaturik, eta Big Bang delakoa gertatu zenetik gure egunotara arte 15 000 milioi urte pasatu direla kontutan harturik, oraindik karbono-atomoen milioirena baino ez zukeen bereiztuko; laginean milioi bat aldiz atomo gehiago geratuko ziratekeen oraindik bereizteko.

Datu hauek gogoan harturik, Avogadroren zenbakia zein handia den susma dezakezu, eta atomoak, ordea, zein txikiak diren.

Avogadro, Amadeo

Bizitza: Italiar fisikari hau Torinon jaio zen 1776ko ekainaren 9an, eta Torinon bertan hil zen 1856ko uztailaren 9an.

Azterketak eta ikerkuntzak: Torinoko Unibertsitateko Fisika Katedraduna izan zen. Konbinazio-bolumenei buruzko Gay-Lussacen legea aztertu zuen.

Ekarpen zientifikoa: 1811 n argitaratu zuen bere hipotesia, ondokoa adieraziz: Bolumen-unitate bakoitzean gas guztiek dute molekula-kopuru berbera, bolumenak presio eta tenperatura berean neurtuz gero.

Hipotesi edo ideia hori ez zuten aintzat hartu hurrengo hamarkadetan.

Hala ere, 1858an, Avogadro hil eta bi urtetara, hipotesia onartzen hasi ziren kimikariak.